XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAIONA

Arrestatu.- Baionako jandarmek algeriano bat preso hartu dute: Guedj du izena, 48 urthe, atcheman dute oto batean ohointzan ari zelarik San Izpiritako plazan.

Galtzerdi eta dantela.- Aniera Salegui hiri-zainen etcherat ereman dute: 94 mila liberaren puska bazakarran, galtzerdi eta dantela. Galdeka ari izan zaizko aski luzaz, chehetasun beharrez; bainan ichtant baten bakea eman diote.

IZENDATZE.- Jakiten dugu Jean Bedecarrats urzain eta oihan-zain izendatua dela Uztaritzerat.

GAICHTAGINAK.- Baionako polizak Charles Guillard deithu mandren bat itzalerat bildu du: 32 urthe ditu. Aspaldian haren ondotik ba omen zabilan!

- Hala-hala hogoi urtheko muthiko bat gakatu du: Claude Dufour. Trahitu omen du hainitz presuna Alemanen denboran.

UZTARITZE

KOMEDIA BAT.- Joan den igandean, bezperak ondoan, gure muthiko gazteek egin daukute jostagailu bat arras ederra eskolako salan. Jende hainitz bildu da komedia hortarat. Nihori ez zaio dolutu jinik eta bi orenez irriz urratu gira ikaslearekin lehenik frantsesez eta gero eskuaraz zoin ontsa jokatu diren gure komediant gazteak.

Arthean ikusi ditugu ere gure muthiko ttipien eskualdun dantza pulitak. Norbeit harizan da ontsachko lanean, gazte horien moldatzen. Eta loteria hura? Segur gira nehor ez dela enoatu barne hartan. Etcherat joan gira denak kontent gochoki iraganik arratsaldea.

Orai begira gaude noiz eginen daukuten neska gazteek bertze jostagailu pullit bat. Agian laster, Orori gure konplimenduak bereziki gure gazteak biltzen hasi den Jaun Bikario berriari.

HENDAIA

Gure jandarmek bortz portuges arrestatu dituzte. Gordeka iraganak ziren Espainiatik hunat. Orai Baionan dute atherbea.

Donibane-Lohitzune

OHOINA GELDITU.- Gure herriko polizak gelditu du U. jauna. Tarbekoa handik eskapo gana, alimentation-eko kartak ebatsi ondoan. Ohoina nihon ez trankil.

ARRAINTZAZ.- Zonbait egunez, arraintza onak egin dituzte gure marinelek, egunean 30 eta 40 mila kilotaraino ekarriz. Barko batzuek ekarri dituzte 3 mila kilotaraino. Agian segituko dute.

PILOTAZ.- Igandean jokatu da partida ederra, trinketean. Garmendia-Aguer eta Vivier-Dongaitz-en artean. Partida ederra, oraino 45 eta 47 etan, elgarri urbil zaudelarik. Azkenean, lehenbizikoek idabazi, bortz tantoz: 50 eta 45. Garmendiak bereziki, joko gaitza egin du.

FOTBALEAN.- Rugby hortan jokatu da partida, herrian, Bokaletarren eta herritarren artean. Bi andanek tanto alde bera eginik, berdin gelditu dire.

Association-eko partida. Pauen jokatzen zen denbora berean, gure herritarren eta hangokoen artean. Pauekoak nagusitu: 2 eta 1. Donibandarrek ez omen dute usaiako jokorik egin.

MUGERRE

Iragan ortziralean choragarrizko phesta ginuen Mugarren. Hainitz jende eta partikulazki gizon, ofizio guzietan. Ofrenda eta komunione ederra.

Aratsaldean prosesionea hil herrietara. Han gure jaun erretorak (laburzki bainan finki) hunkigarrizko prediku bat egin derauku gure hilez, heien erhoitzapena behar dugula goraki gure bihotzetan arthatu, lorekin heien tonbetan egiten dugun bezala.

Biharamunean, goizeko sei orenetarik hasirik, hanitz jende hiru mezetan. Handik landa jende andana gaitza bildu da plazarat, eliza-aintzinerat, Beskoitzerat joaiteko Notre-Dame du Grand Retour beilarat.

Jaun erretora bere jaun bikarioarekin, eta Agerreko ikas-tokiko frera eskol-emailekin oste handiaren gidari. Kantu errepika ederrak entzun izan dira joaitean, eta gibelerat itzultzean.

Kanpotiar zenbaitek baitzioten Mugarren fedea galdua zela ez ahal da nihongo herriko etcherat nihortzan deklaratzen Mugarreko fedea harrapatu duela...

Frogak hor dira!

BASTIDA

Hiltze.- Pena handia dugu zeren Robert Etchechoury 12 urthetan hil den meninjita batek joanik. Muthiko charmanta zen, berettera. Ahaiden dola minean parte hartzen dugu.

HAZPARNE

AMA BIRJINA HERRIAN.- Nehok etzuen asmatuko holako mundu izigarria juanen zakola biderat gure zeruko Ama Onari! Igandetako arropan bezti, frango unthutsik, besoak airean, nolako fedearekin ari zen jendea othoitzean eta khantuz. Ba eder zen, lau mila hurbil jenderen khantu orroaren aditzea. Etziren denak herritarrak, baziren frango auzo herrietarik jinak.

Ez baitzen mundu hori elizan sarthuko, eliza aitzinean egin daukute jaun misionestek lehen mintzaldia.

Gau guzia beilatu dugu Ama ona. Gauherditan meza nagusia; bi milako bat kominione, ez baitu egundaino gure elizak ikhusi holakorik. Eta zer bildutasunean!

Igande goizean jaun Misionesten kaperako aldi. Kolejioarekin betan, urkhaitarrek hor zuten Ama onaren ikhustea. Beren jaun erretor maitea buru, hor zien gutiz gehienak. Aratsaldean, bezperako jende ostea hurbil berriz bildua zen Ama onari gorthe egiteko Lekhumeko juntarat. Besoak airean, gogotichko khantuz ari ginen denak, gure erdian ginintuela. Bordarrampe, katedraleko jaun aphez nagusia eta Narbaitz jaun kalonjea, diosesako obren buruzagia.

Arku, aldara, tore eta berdura, zeru-lurren erregina iragan den bide eta karrikak, ezin ederkiago aphainduak ziren. Hots, denek ohoratu dugu gure Ama ona eta ez da dudatzeko, gure jaun erretor onak eta Ama Birjinarekin dabilan jaun misionestak erran daukuten bezala, zeruko graziek ez daukutela huts eginen holako fedea erakutsi duten herritarrer.

Aphez chahar baten hitza errepikatzen dugu: Biba Hazparne!

HERIOTZE.- Laraunbatean ereman dugu azken egoitzarat Andrein gure jaun auzapezaren ama. 79 urthe; aitzineko egunetan, Bernard Etchart, Makolatelko nagusia, 72 urthe; Baptiste Partarrieu, Morrochkoteikoa, 72 urthe eta Marie Astabie Elichabeherekoa, 70 urthe.

Bihar astehartean, ehortzi beharra da Célestin Bioy, jauna. Chalbateneko nagusietarik bat, 70 urthe.

Othoitz eginen dugu arima horientzat.

GERLARI OHIER.- Hunen hamekan, bitoriako egun handia gerlari ohi guziak gomit dira, goizeko bedeatzietan Haritz Barnen egina izanen den biltzarrerat. Han mintzatuko zauku Jean Amespil jauna, batasuneko buruzagia.

Handik juanen gira lerroan, banderen ondotik mezalat. Meza ondoan oro bilduko gira gerlako hilen harriaren aitzinerat.

Ondotik bazkaria otel Berrian izena eman dutenentzat.

SORTZE.- Laugarren alaba da Saint-Martin Laborde Garat familian Jean Lissar karrikan. Gure goresmenak.

BOZAK.- Eriz kanpo, ez ahal da nehor egonen boza eman gabe, huts handia baita ez emaitea.

Gostukoak hauta ditazke lichtan-lumeroa emanez izenaren aitzinean, izenik ez hunki haatik eta ez thorrarik egin paperen bozak ez bailuke deus balio.

P.D.

URRUGNA

IZIGARRIKERIA.- Umia sanduru bezperan, gerthatu da ichtripu bat guziz lazgarria.

Irabur Hendaiakoaren kamiunak jo du platana bat Casabitu aitzinean. Kolpatuak izan dire lau Hendaiar eta hilak, hiru Urrugnar: Koche-Marie Etcheberrikoa, (56 urthe), Battita Eyartzetakoa (35 urthe) eta Ignacio Irutsukoa (21 urthe).

Larunbatean eginak izan dire dohakabe horien ehorzteak. Horra hiru familia nigar-minetan eta herritar guziak, laztuak, ezin onhetsiz gerthakaria.

Irakurzalea, orhoitzapen bat zure ohoitzetan hilentzat eta beien familientzat.

DONAPALEU

NECHKATCHENTZAT MENAJUKO ESKOLA BERRIA.- Minvelle jaun mediku ezagutua gidari eta kontseilari, ari da muntatzen Donapaleun eskola berri bat, laborari nechkatcha gazteen moldatzeko, bai menajuko, bai kanpagnako etchetako lan guzieri buruz.

Etche eta lur eder bat utziak izan dira Donapaleun berean, eliza ondoan, de Castelbaiac, gure ongi egile maitatuez eta gure Doyenak nahi izan du emaitza hori balia dadien kantonamenduko gazte guzien onetan.

Angeluko serora urddinak eskola hortan sei edo zazpi ilabetentzat sartuk etcheko lanak eta beren herria abandonatuz, bainan neguko eta primaderako zazpi edo zortzi ilabetetan, iraganen dute astelehenetik larunbat arte, aste oso bat ilabete bakhotchean, ondoko astean beren etchetan segitzen dituztela hor hasi lan frango.

Eskola hortan ikas ditazken guzien jakiteko, beharko lukete segitu, manera berean hiru urthez bainan erran gabe doa nehor ez dela bortchatua hiru urte horien betetzerat.

Plaza gehienak arrastatuak dire; galde zonbeit egin nahi lukeenak, ichkriba dezala Pentsioneko superiorari. Erran dezakeguna da esku onetan emana dela obra hori eta denek begiak zerraturik, konfientzia osoena ematen ahalko dutela eskola horren buru izanen den Tolosako gobernioko eskola handienetan, lehenetarik iragan izan den serorari.

KALOTCHA SALTZAILE

Lespiade, jaun andereek, lehenago Bounaletenian egonek, jakinarazten dute, heien etchean, plaza haunditik ospitaleat doan karrikan, saltzen dituztela zernahi kalotcha mota, prezio hoberenetan. Merkatu egun guziez, kausitzen ahalko dituzue herriko etche aintzinean duten mahainean.

SEMPERE

M. Martin Lassegue gure eskola girichtinoko errient jaunak hiru etsamina iragan ditu bat bertzearen gaipean. Bi bakaloreak aiphamen ederrekin pasaturik, lehen urhatsa egin du lizantzari buruz. Bere lanen artetik hortaratzeak gure goresmenik handienak balio ditu.

- Ezpeletako jandarmek arrestatu dute gaichtagin pare bat, Jean-Baptiste Chardiet eta Antonio Mas Kambokoak. Etche batean sartu dira biak, Itsasun igande batez: hor ebatsi dute arno, janhari eta bertze. Baionako presondegian dira orai.

IZURA

Urriaren 21-ean tronpaturik, presuna batek ezarri du otomobil batean, 6 toki dituen otomobil bat, paketa ttipi bat oihala bortz metra.

Paketa hura atzemanen du gibeleko jar alkiaren pean gibeletik. Otomobil hetsi bat da.

Atzeman duena othoiztua da heltzea Izurako meriarat saristatua izanen da.